Auzoak eta landa garapeneko departamenduak lehen sektorerako bideratuko duen diru laguntzaren barruan sartzen den lerro berri bat da hau. "Baserri asko urbanizatuta daude baina beste asko ez eta putzu horiek garbitzeko laguntza emango du udalak. Garbiketaren kostuaren erdia ordainduko du udalak, gehienez 6.000 euro. Baserritarrak udaletxean aurkeztu beharko du lanaren faktura eta horren erdia jasoko du bueltan", dio departamendu horretako udal teknikariak, Aitor Gerenabarrenak.