Joan den azaroko osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak aho batez Oñati Berdinsarean sartzea eta zerbitzua ondo emateko bermeak dituela erakusteko dokumentazioa aurkeztu du Eudelen. "Garrantzitsua da hor egotea. Bakoitzak dituen proiektuak besteekin batera konpartitzen dira, eta elkarlana dago bi helburu horiek lortzeko. Ziur nago hor egotearen emaitzak ikusiko ditugula", dio udal berdintasun teknikariak, Maitane Iribarrek.