Herri galdeketa

Saratxaga eta Lopez bihar Oñatin, erabakitzeko eskubideari buruz

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko mai. 24a, 10:08

Koldo Saratxaga eta Jaume Lopez izango dira bihar, eguaztena, Oñatin, erabakitzeko eskubideaz berba egiten. Erabakitzeko eskubidea: Kataluñatik, Askatasunetik izenburua duen mahai-inguruan hartuko dute parte biek, Zelai Nikolasen gidaritzapean. Santa Ana aretoan izango da, 19:30ean.

Jaume López

Kataluniako prozesuan oinarria izan den Erabakitzeko Eskubidearen garapenean funtsezkoa izan da Jaumeren ekarpena.

Lopez Doktoreak sakonki aztertu du Nazioarteko Komunitate Gutxituek dituzten arazoak bere estatus juridikoa hobetu eta gizarte subiranoak izateko.

Euskal Herrian izan zen 2013ko EHU Udako Ikastaroetan eta bere partehartzea ahaztezina izan zen.

Zientzia Politiko eta Administraziokoetan Doktorea da (2002) eta Teoria Politiko eta Sozialean Masterra (1996) du Pompeu Fabra Unibertsitatean, Zientzia Sozialean Filosofian Masterra du London School of Economics and Political Sciencen (1997) eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian Lizentziatua da (1993) Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Era berean, Masterra da Dokumentalen Errealizazioan Escola de Cinematografia i Audiovisuals de Catalunyan (ESCAC) (2004).

Idatzitako liburuak:

  • El derecho a decidir. Teoría y práctica de un nuevo derecho, 2015
  • La independencia de Cataluña explicada a mis amigos españoles, 2014

Koldo Saratxaga

Askatasuna da Koldo Saratxagak gogokoen duen hitza. Jada haurra zenetik edozein inposatze motaren aurka matxinatzen zen. Ez du inoiz amore ematen, borrokalari nekaezina, berari “ezinezkoa dena” motibatzen diola esatera ere iritsi da, erronkarik zailenak onartuz gero akzioan jarriko garela eta desiratutako helburua lortzeko zorian egongo garela jakinez. Bere burua geldiezina, inkonformista eta ikonoklastatzat du.

Bere ibilbidean, arrakasta handiz lideratu ditu Enpresa-Proiektu ezberdin IRIZAR Kooperatiba delarik ezagutzera eman zion enpresa, bertan bultzatu zuen aurrenekoz organizazioak kudeatzeko pertsonengan oinarritutako estilo berriaren garapena. Honen ezarpenarekin, oso urte gutxitan IRIZAR ia porrot egoeran egotetik munduan saritua eta aitortua izatea lortu zuen.

Koldo oso konprometituta dago gizartearekin eta hura eraldatzearekin eta hobetzearekin amesten du. IRIZAR-en garatutako estilo berria beste organizazio batzuetara hedatzeko asmoz IRIZAR utzi eta Ner group-en sorrera bultzatu zuen, gaur egun bertan jarraitzen du. Ner group, euren organizazioetan Harreman Estilo Berria (NER) partekatzen duten sektore eta forma juridiko ezberdinak duten 21 enpresa-proiektu osatutako elkarte bat da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak