Jaitsiera dotoreak egin dituzte goitibeherek Errekalde auzoan

Mirari Altube Arrese 2016ko mai. 22a, 20:31

VII. Goitibehera Txapelketak girotu ditu Errekalde auzoko jaiak domeka arratsaldean. Bidea bustita zegoen eta gura beste abiadura hartzen ez diete utzi ibilgailuei, baina jaitsiera politak izan dira. Bizkorrena izan da Julen Markezek eta Beñat Landak gidatutakoa, 59 segundorekin.

Euskadiko goitibehera txapelketarako puntuagarria da Errekaldekoa. Markez eta Landaren atzetik sartu dira Ibai Zumalakarregi eta Ibai Ajuriagoikoa minutu bateko denborarekin. Eta hirugarren geratu dira, Jon Madina eta Danel Gereta, minutu bat eta segundo bat eginda. Hiru horiek neumatika modalitatean jardun dute.

Arinak modalitatean, ostera, Iker Arizti izan da bizkorrena 01:04 denbora eginda; drift trike modalitatean, Aritz Etxabe, 01:21 denborarekin; eta errodamentuetan, Aitor Aransolo eta Itai Maruri 01:44rekin.

Jaiak giro onean

Bestetik, jaiak giro onean ospatu dituzte. Egubakoitzeko rock kontzertuan jende asko elkartu zen, eta gaurko herri bazkarian ere 30 lagunetik gora izan dira.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak