Lehen minutuetan oñatiarrak izan dira jaun eta jabe zelaian, eta nagusitasun horri esker, 18. minutuan, Asier Ugarteren gola iritsi da. Asierrek, kontraeraso azkar baten ostean, baloia hartu du area ertzean, eta lekuz kanpo zegoen Illarramendi atezaina gainditu du bikain bideratutako jaurtiketa baten bidez. Gol horren ostean mutrikuarrak berdinketaren bila joan dira, eta bi aukera garbi izan dituzte. Bi aukera garbi horietan aurrelariek asmatu ez badute ere, partidako ordu erdia betetzear zegoenean, Zubiaurre argi ibili da falta jaurtiketa batean, eta atzelari guztiei aurre hartuta berdinketaren gola lortu du. Horrela joan dira atsedenaldira.
Bigarren zatian oñatiarrak gehiago izan dira, eta garaipenaren gola lortzeko beste meritu egin badute ere, bigarren gol hori ez da iritsi eta partida berdinketarekin amaitu da. "Bosgarren postuan sailkatu dira oñatiarrak mutrikuarren atzetik, eta denboraldi bikain honi amaiera eman diote", jakinarazi dute Aloña Mendiko kideek.