Udaberriko kirol jaia egin dute DBHkoek

Mirari Altube Arrese 2016ko mai. 21a, 10:28

Eskubaloian, areto futbolean, sokatiran… eta beste hainbat kiroletan jardun zuten atzo, egubakoitza, DBHko lehen eta bigarren mailako gaztetxoek, orain arte eskola kirolean jardun duten kirolariek hain zuzen ere.

Zubikoa kiroldegia gaztetxoz bete zen egubakoitz arratsaldean eta jai giroan jardun zuten kirolean. Eskola kiroleko saio gehiago ez dituzte izango, baina ekainean tenis txapelketa izango dute izena eman dutenek.

Lehen Hezkuntzakoen jaia ekainaren 10ean

Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila artekoek, ostera, Aste Santu ostean ekin zioten Udaberri Txapelketari eta azken jaia ekainaren 10ean izango dute.

Eskola kiroleko astean zeharreko ekintzak maiatzaren 31n bukatuko dituzte horiek, eta asteburutakoak ekainaren 4an. Ondoren, ekainaren 10ean, jai giroan esango diote agur denboraldiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak