Saharara eramateko eskola materialeko 2.000 kilo jaso ditu ULMA Fundazioak

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko maiatzaren 19a

ULMA Fundazioak bildutako materiala.

Bilketa solidarioa antolatu dute eta oso emaitza onak lortu dituzte. Oñatiko Hermansoloñarekin antolatuta, Saharara irtengo da aste honetan furgoneta bat.

Martxoan eta apirilean jarri zuten martxa bilketa solidarioa ULMAko kooperatiba guztietan, eta emaitza "bikaina" izan da ULMA Fundazioaren arabera.

Egun hauetan,  Jose Antonio Urteaga ULMAko bazkide erretiratua buru duen Hermansoloña GKE (Hermanamientos solidarios de Oñati) saharar talde batekin lanean ari da  jasotako materiala txukuntzeko. Materiala Oñatitik aterako den furgoneta batean eramango da egun gutxitan, zuzenean Tindufeko kanpamentuetara.

Motxilak izan dira ULMA Fundaziotik gehien eskatu duten material mota, eta guztira 242 jaso dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak