Ahozkotasuna eta bertsolaritza landuz, urtero legez

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko mai. 18a, 11:50

Badira bederatzi urte herriko LHko 5. eta 6. mailako eta DBHko 1go mailako ikasleek ahozkotasuna eta bertsolaritza lantzen dutela. Oñatiko Udalak, herriko hiru ikastetxeek eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak sustatutako ekimena da hau eta hainbat arlo lantzen dituzte.  "Bertsolaritza, ahozkotasuna, komunikazioa eta sormena lantzen dituzte ikasleek", dio Iñaki Akizu udaletxeko euskara eta hezkuntza teknikariak. Bi astean behin bertsolari bat, Mirari Sagarzazu, joaten zaie ikastetxeetara. Guztira 331 ikaslek hartu dute parte eta ikasturtean zehar ikasitakoa publikoari eskaintzen ibili dira aste honetan. DBHkoek bihar, eguena, egingo dute ekitaldia Santa Anan; besteek atzo egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak