Saharako musika eta dantzak entzun eta ikusteko aukera ere izango dute gaur Errekalde-Urgainen, baita tea edateko, hennarekin tatuajeak nola egiten diren ikusteko eta kus-kusa probatzeko.
Gaurko egitaraua da:
- 9:00tan, haima muntatu
- 10:00etatik aurrera eskolako 2 guraso saharar gela guztietatik pasatuko dira beraien herriari buruzko azalpenak ematera eta umeen galderei erantzutera.
- Ondoren, umeak Patioan jarritako haiman lau ekintza egingo dituzte: kus-kusa dastatu, Tea nola egiten duten ikusi; hennarekin tatuajeak nola egiten duten ikusi eta Saharako musika eta dantzak entzun eta ikusi
- 16:30etik 17:30era, gurasoentzat ere haima zabalik egongo da.
Biharko egitaraua:
- 18:00tan Eskolako guraso saharauiarren eskutik Saharako egoerari buruzko hitzaldia (herritar guztiak daude gonbidatuta). (Haur Hezkuntza eta L.H.ko 1. eta 2. mailako umeentzat zaintza zerbitzua egongo da).