Murgian, besteak beste, 650 kiloko harriari tira egingo dio zaldi batek, eta lau mutil eta neska bik osatutako talde batek gauza bera egingo du ondoren. Horren segidan, Manex Urrutia auzotarrak harri-jasotzaile lanak egingo ditu. Asentzioko ermita aurrealdean izango dira proba horiek, bihar, 17:00etatik aurrera.
Kasblankan, berriz, 18:00etan jaitsiko da Ixidro basurdea eta iluntzerko pintxo-potearen ostean, 22:00etan kontzertua egongo da. Talde hauek joko dute: Egurra ta kitto, Olkakor eta Txipittu. Zapatu arratsaldean haurrendako tailerrak egingo dituzte, besteak beste, eta bigantxak eta poniak ere izango dira.
Auzo bietako jaiak domekan bukatuko dira.