Ekaineko hauteskundeetarako posta bidezko botoa emateko bulegoa zabaldu du EAJk batzokian

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko maiatzaren 13a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.

Oñatiko EAJko Uri Buru Batzarrak jakinarazi du datorren ekainaren 26an egingo diren Kongresurako eta Senaturako hauteskunde orokorretarako posta bidezko botoa egiteko bulegoa irekita dutela batzokian. Batzokiko bulegoa astelehenetik egubakoitzera egongo da irekita, 11:30etik 12:30era eta 18:00etatik 19:00etara. Posta bidezko botoa emateko azken eguna ekainaren 16a da. Nortasun agiria eraman behar da botoa eskatzeko. Edozein argibidetarako, hauxe telefono zenbakia: 943 78 01 17.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak