San Migelen jantzia, Kortabarriaren neurrira egokituta

Miren Arregi Amasorrain 2016ko mai. 13a, 10:41

Maiatzaren 26an da aurtengo Corpus Cristi eguna eta hala, hilaren 29an, domekan, ospatuko da Oñatin prozesioa. Aurtengoan ere bada berritasunik, izan ere, Julen Kortabarriak eroango du lehenengoz San Migel Goiaingeruaren jantzia soinean.

Astean egin dute Santa Ana komentuan jantziaren azken proba eta ordutik, dena gertu dago San Migel Goiaingerua, Apostolu eta gainerako irudiez lagunduta prozesioan irten dadin. Apostoluen, Jesusen eta San Migel Goiaingeruaren maskarak eta jantziak Santa Anako mojek zaintzen dituzte urtean zehar eta hilabeteren faltan, hasiak dira kofradiako kideak, mojak, ile-apaintzaile eta gainerakoak, maiatzaren 29an dena txukun eta gertu egon dadin lanean. Iaz Ibai Gonzalezek eraman zuen San Migelen jantzia soinean eta aurten Kortabarriak jantziko duenez, bere neurrira egokitu behar izan dute armadura. Hori eginda, San Migelen pausua eta buelta ezaguna etxean entseatuko ditu.

San Migel Aozaraza berritua

Beste berritasunik ere izango da aurtengo prozesioan. Izan ere, San Migel Aozarazaren irudia eraberritu berri dute. Asteburuan    iritsiko da Burgostik, bertan egon baita errestaurazio tailer baten. Burgosen, pisua kendu diote irudiari, izan ere, oso pisutsua zen, eta ez hori bakarrik, aurpegia ere berritu diote. "Beste irudi bat emango du" adierazi dute kofradiako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak