Barakaldoko Paules Skoda taldearen aurka sufritu egin zuen Natra-Aloña Mendik atzo. Bai, behintzat, lehen 25 minutuetan. Laugarren zatiko hasieran abantaila hamarrekoa izatera iritsi zen, eta aurkariak behera etorri ziren. Egoera hori aprobetxatu zuten oñatiarrek jokatu eta abantaila handitzeko. "Azken lau minutuetan denboraldian zehar gurekin batera entrenatzen ibili diren gaztetxoak atera ziren jokatzera; denok disfrutatu genuen", dio Gorka Judezek.
Datorren asteburuan jakingo da zein taldek igoko duen gora. Natra-Aloña Mendi hirugarren sailkatuta dago momentu honetan.