Jokoan zeuden hiru puntuak garrantzitsuak ziren Ordiziarendako eta gogotsu heldu dira Azkoagainera. Lehen zatian, baina, Julen Agirre atezain oñatiarraren atera hurbildu badira ere, ez dute gol aukera handirik sortu. Ezta etxeko jokalariek ere, baloiaren kontrola hartu duten arren.
Bigarren zatiko laugarren minutuan sartu dute ordiziarrek lehen gola, atzealdean egindako hutsegitearen ondorioz. Bigarren gola, berriz, partidua bukatzeko hamabost minutu falta zirela sartu dute. Bi golen tartean penaltia egin diote Aloña Mendiko Asier Ugarte jokalariari, baina epaileak ez du ikusi.