Lehen finalerdiak jokatuta, Maider Arregi finalean da

Eneko Azurmendi 2016ko maiatzaren 6a

Plazatik Gaztetxera sariketako lehen finalerdia jokatu zen pasa den zapatuan Deban. Bi bikote sailkatu ziren finalerako: alde batetik, Maddi Sarasua eta Manex Astigarraga bikotea; eta bestetik, Maider Arregi oñatiarrak eta Gemma Urteagak osatutakoa.

Zortziko handian eta txikian, denetariko gaiak izan ziren, amaren eguneko oparien kontuetatik hasita, eta etxegabetze kontu gogorren gainean ere kantatuta.

Bakarkako ariketan Maider Arregirena izan zen deigarriena. Arraunlari gazte baten paperean jarri zuten, entrenatzaileak dopatzera behartzen duena. Bi bertso ederrekin amaitu zuen saioa, praktika horren aurkako salaketa egin eta horren aurka agertuta.

Bigarren finalerdia

Zapatuan jokatutako finalerdiaz gainera, bihar, zapatua, Markina-Xemeinen jokatuko dena geratzen da finalerako azkeneko txartelak eskuratzeko.

Ondarroako eta Bergarako saioetako hautatuak eta Eibarko eta Soraluzeko entzuleek hautatuak izango dira. Bihar beste bi bikote sailkatuko dira finalerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak