Eskaintza zabal eta oparoa Emusik jaialdian

Eneko Azurmendi 2016ko mai. 6a, 10:28

Alemaniako, Suitzako, Letoniako eta Albaceteko hainbat musikari etorriko dira Oñatira gaur eta bihar

Europa mailako Emusik jaialdiaren egoitzetako bat da Oñati eta asteburu honetan Europako hainbat herrialdetatik etorritako musikarien musikaz gozatzeko aukera egongo da herrian.

Gaur, egubakoitza, 70 alemaniar eta suitzar iritsiko dira Oñatira eta arratsaldeko 6retan hasiko dute kontzertua, herriko plazan. Triki Konbo, Akordeoi taldea, Txorimaloak, Dultzaina taldea eta Konbo taldeak hartuko dute parte, Alemaniatik eta Suitzatik etorritako orkestraz gain.

Bihar, zapatua, Caudeteko (Albacete) 35 ikasle eta Letoniako beste 35 iritsiko dira. Goizeko 11:30etan hasiko da kontzertua.

Europako ereserkiarekin emango zaio hasiera kontzertuari eta ondoren, Musi-k band, Haize metal, Caudeleteko Banda Triki-pandero eta Letoniako Bras band taldeak entzuteko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak