Egun bakoitzean udal eraikin batean egongo dira Oñati Irratiko esatariak, Miren Urkiola eta Aratz Losada. Astelehenean, Turismo Bulegoan; martitzenean, kultura etxean; eguaztenean, gaztelekuan; eguenean, udaletxean; eta egubakoitzean, kiroldegian. Egingo dituzten irratsaioak ere ezohikoak izango dira, eta egun bakoitzean hamar bat lagunen bisita jasoko dute astebetez ibiltaria izango den irratian. Horrez gain, urte hauetan guztietan kolaboratzaile aritu diren hainbat herritarren akorduak ere jasoko dituzte, albisteekin eta eguneko errepasoekin ahaztu gabe. Logo berria ere erakutsiko dute.
Gonbidapena
Datorren asteko agertokietan, leku agerietan muntatuko dute irrati estudioa, herritarrek ikusteko moduan. "Bi hitz esan gura dituzten herritarrendako lekua ere izango da, libre izango dute eserlekua", adierazi du Miren Urkiola kazetariak.