Ramon Flecha hezkuntza ikerlaria dator kultura etxera egubakoitzean

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko maiatzaren 4a

Ramon Flecha

Ikas komunitateen sustatzailea eta hezkuntza ikerlari ezaguna den Ramon Flechak saio irekia egingo du egubakoitzean, zinema aretoan, 15:00etan. Elkar Hezi ikastetxeak gonbidatuta etorriko da.

Berdintasunezko elkarrizketa, adimen kulturala, elkartasuna, lantalde mistoak, familien prestakuntza edo irakurketa dialogikoa bezalako gaiak jorratuko ditu Ramon Flechak egubakoitzean egingo duen saio irekian.

Elkar Hezi ikastetxeak gonbidatuta etorriko da Flecha kultura etxera eta interesa duen edonor joan daiteke mintzaldi-solasaldira. 15:00etatik 18:00etara izango da, zinema aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak