Hamabi emakume lehiatuko dira Oñatiko boxeo erakustaldian

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko mai. 3a, 12:31
Ekitaldia iragartzen duen kartela

Emakumezkoen boxeo erakustaldia egingo da Oñatiko Zubikoa kiroldegian maiatzaren 22an. Hamabi emakume lehiatuko dira, tartean Ixa Rodriguez, Espainiako txapelduna. Sei boxeo-borrokaldi egongo dira. Sarrerak salgai daude.

Emakumezkoen boxeo-borrokaldiak egongo dira Oñatiko Zubikoa kiroldegian maiatzaren 22an, Oñatiko Udalak, Lopabox elkarteak eta Euskal boxeo federazioak antolatuta. Sei borrokaldi egongo dira eta lehiatuko diren hamabi emakumeetako bat Ixa Rodriguez soraluzetarra da, Espainiako egungo txapelduna eta Oñatiko Indar gimnasioko boxeo irakaslea. Erakustaldia 19:00etan hasiko da eta borrokaldiak dira:

  • Jessica Salazar (Lopabox) - Virginia Dominguez (Madrid) (48 kg.)
  • Zaira Corchero (Lopabox) - Nahia Moyano (Uppercut) (52 kg.)
  • Ixa Rodriguez (Lopabox) - Paloma Ramos (Madrid) (53 kg.)
  • Violeta Gonzalez (Lopabox) - Laura Reollo (Madrid) (60 kg.)
  • Estefi Segura (Neko gym) - Oihane Cuesta (Neko gym)  (58 kg.)
  • Patricia Yubero (Lopabox) - Eva Perez (Madrid) (66 kg.)

Pisaketa eta sarrerak

Boxeo-borrokaldietan parte hartuko dutenen pisaketa Oñatiko Txaketua tabernan egingo dute egunean bertan, 16:30ean. Sarrerak, bestalde, salgai daude dagoeneko. Txaketua tabernan eta Indar gimnasioan eros daitezke, hamar eurotan (egunean bertan, hamabi euro). Hamabi urteko azpikoek doan izango dute gurasoekin joanez gero.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak