Oñatiko Olabarrieta auzoko jaiak, giro ederrean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko maiatzaren 1a

Egubakoitzean hasi eta gaur arte, festa giroa da nagusi Oñatiko Olabarrieta auzoan. Atzo, zapatua, Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolariek auzoko afaria ederto girotu zuten eta ondoren erromeriarik ere ez zen falta izan. Gaurko Oinatz dantza taldearen erakustaldia eta mus txapelketa izango dituzte, besteak beste.

Gaurko egitaraua (domeka):

  • 11:00 Meza Nagusia. Ondoren, IV. Pilota txapelketaren finalak
  • 12:00 Luncha
  • 13:00 Oinatz Dantza Taldearen erakustaldia
  • 16:30 Mus txapelketa
  • 19:30: Etxafuego jaurtiketa jaiei bukaera emateko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak