Klimaren eta urtaroen gorabeherek bizidunengan duten eraginaz ikasten, Pello Zabalari esker

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko api. 30a, 13:44
Pello Zabala azalpenak ematen.

Arantzazuko Parketxeak antolatuta, Pello Zabalak fenologia ikastaroa eman du gaur, zapatua, 20 bat lagunen aurrean. Eguraldi eskasak eraginda, eraikinaren barruan egin dute saioa. Zabalak klimaren eta urtaroen gorabeherek izaki bizidunengan duten eraginen gainean egin du berba, zenbait adibiderekin.

Ikastaroan egoterik izan ez duten interesatuek astelehenean Debagoiena Zuzenean saioan Pello Zabalari ikastaro horren gainean egingo zaion elkarrizketa ikusteko aukera izango dute, 20:00etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak