Iban Murua eta Ainhoa Lendinez azkarrenak Butreaitzeko Kilometro Bertikalean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko api. 30a, 10:12

Julen Aranguena korrikalaria Gandiaga Topagunean gora.

Butreaitzeko Kilometro Bertikala bailarako lasterketa berezien artean tokia egitera kondenatuta dago. Bigarren aldiz antolatu dute eta arrakasta borobila izan da. Ia 80 korrikalarik amaitu zuten 2'7 kilometroko luzera eta 730 bat metroko desnibel positiboa duen proba; helmugan Iban Murua (25:09) eta Ainhoa Landinez (35:25) elgoibartarrak izan ziren azkarrenak.

Parte hartzaileen eskaera errepikatuek eraginda antolatu da, hein handi baten, Butreaitzeko Kilometro Bertikala: "Lasterkariek behin eta berriz eskatu digute duela bi urte antolatutako proba errepikatzeko. Jende berria sartu da antolakuntzan eta horregatik izan da posible. Guretako lan handia da, baina korrikalariak oso gustura ibili dira", adierazi du antolakuntzako Argider Isastik.

Erlazionatuak

Butreaitzeko Kilometro Bertikala: argazkiak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016 api 30 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak