Aurrekontuen prestaketan umeek ere zeresana dutelako

Oñatiko Udalak aurrekontuei begira antolatzen dituen parte-hartze saioen barruan, herriko txikienen iritzia ere hartuko dute aintzat aurten. 0 eta 18 urte arteko biztanleen esparrura ireki dute prozesua; gaur, egubakoitza, 3 eta 8 urte arteko umeekin ginkana bat egin dute udal eraikinetan zehar.

Lehen geltokia udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin dute eta Txatxilipurdiko arduradunek gidatutako jolasen bidez udal eraikinak ezagutu dituzte. Umeek askotariko eskaerak egin dituzte, udaletxe barruan zein Foruen Plazan, GOIENAko kameraren aurrean: igerilekua Foruen Plazan bertan, hondartza bat, txosna bat Usakon, atletismo pistak, janari lasterra saltzen dituzten jatetxeak, eskolak hobeto ekipatzea... Oñatiko Udalaren asmoa da beste adin tarte batzuekin beste era batera jorratzea gaia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.