Gezurretan ibiltzea leporatzen diote elkarri

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko api. 29a, 11:05

Onartutako hainbat inbertsio datorren urtera pasatzeari buruzko erabakiaren soka ez da eten oraindik. Alderdi jeltzaleak berretsi du erabaki hori Udal Gobernuaren "planifikazio ezagatik" gertatu dela eta hori esatean EAJk "betiko matrakari eragiten diola" uste du EH Bilduk.

Udal Gobernuak adierazi du udalaren zorpetzea %66 txikiagoa zela 2015ean 2010ean baino, eta udalaren aurrezki garbia mantendu egin dela epe berean. Gaineratu du "2011 aurretik hirigintza arloan udalak izaten zituen aparteko diru sarrerak aspaldi desagertu zirela", eta adibide bat jartzen du: "2008an lur salmenta aprobetxamenduengatik udalak 4.200.000 euro ingresatu zituen eta 2011-2016 epean, 1.448.224 euro".
EAJko udal taldeak "ekarpenik ez egiteaz gain trabak jartzea duela helburu" salatu du EH Bilduk. Dio ez dutela "inoiz sumatu lankidetzarako prest agertu den oposizio arduratsurik". Eta gaineratu du "ironia hutsa" dela beste kudeaketa baterako euren laguntza eskaintzea. 

Erantzuna

Alderdi jeltzaleak alkatea "manipulazioz eta irainaz baliatu" dela adierazi du, "EAJren lana gutxiesteko asmoz". Eta gaineratu: "EAJk ez du  gezurrik esan; gobernuak aurkeztutako aurrekontuek ez dituzte jasangarritasun eta oreka-irizpideak betetzen, ezta gastu arauak ere". EAJk dio alkatearen hitzen helburua "herritarren arreta desbideratzea" dela baina EAJren kudeaketaren "emaitza ona" bistan dagoela eta herritarrek hori ondo bereizten dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak