Oñatiko Santa Ana aretoan The Gagfather lana taularatuko dute gaur, ongiaren eta gaizkiaren hausnarketa bat eginez, eta, bide batez, hainbat pelikulari omenaldi eginez; Aitajauna-ri esaterako. Luis Cao, Fidel Fernandez, Juan Fran Dorado eta Jony Eliasek antzeztutako obran, pertsonai ezberdinak interpretatuko dituzte, eta arropa aldaketa konstantea egingo dute. Emanaldia 22:30ean izango da eta sarrerak hamar euro balio du. Nahi duenak aurrez erosi ahal izango du sarrera, bibe.me webgunean.
Zinema beltza, umorez
Zinema beltzari keinu eginez, gangsterren istorio bat kontatuko da, umore beltzez betetako egoera zoroen bidez. Gangster talde batek hiria izutuko du. Pailazo maskarekin jantzita doaz, eta, drogekin trafikatzen duten bitartean, polizia burugabeak eurak geldiarazten saiatuko dira.
Era guztietan saiatuko da polizia gaizkileak harrapatzen, baina ondorio jostagarriak izango dituzte pertsekuzioan.