Francisco Esnal organo jotzailearen zigilua aterako du filatelia taldeak

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko api. 30a, 10:20

San Migel parrokiako organo jotzaile izandako Francisco Esnalen zigilua aterako du Oñatiko Zekak, filatelia eta numismatika elkarteak. Datorren maiatzaren 6an beteko dira 100 urte Esnal apaiza hil zela, eta urteurren hori gogoan hartuta aterako dute zigilua. Turismo bulegoan egongo dira salgai.

Francisco Esnal Anso donostiarra zen jaiotzez, baina Oñatin zeregin ugari gauzatu zituen. Ume eta nagusiei kantua erakusten hasi zen eta 1895ean sortu zuen gaur egun parrokiako abesbatza dena.
Konpositore moduan ere lan bat baino gehiago egin zituen; tartean, Arantzazuko Ama Birjinaren salbea. 1902ko irailaren 21ean estreinatu zuten, Oñatin egin ziren euskal jaietan. Orduz geroztik urtero kantatzen hasi ziren Errosario bezperan, Julian Zelaia, organo jotzailea, hil zen arte (1970). Baina 80ko hamarkadan, tradizioa berreskuratuz, berriro hasi zen kantatzen parrokiako abesbatza, Egun ere abesten du, Oñati eta Ganbara abesbatzekin batera.

Seiluaren lau eredu egingo dituzte, 100 seilu guztira, eta Turismo bulegoan salduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak