Bihar dira beteranoen finalak, Azkoagainen

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko api. 29a, 09:06

Dollygans eta Albok taldeen arteko finala 2014an

Ligakoan Zalaparta eta Kalañatasaray lehiatuko dira eta kopakoan, Auschwitz eta Sasquatch.

Zapatuan jokatuko dituzte, Azkoagainen, beteranoen denboraldiko azken partiduak. Ligako zein kopako finalak jokatuko dituzte.

Kopako finala, Auschwitz eta Sasquatch taldeek jokatuko dute, 15:30ean. Ligako talde irabazlea, berriz, 17:00etan hasiko den partiduan erabakiko da, Zalaparta eta Kalañatasary taldeen artekoan. Lehen partidua, baina, 14:00etan izango da eta ligako 3. eta 4. postuak jokatuko dituzte Etxaixat eta Albok taldeek.

Zalaparta

Denboraldiko ezustekoa Zalaparta taldea izan da. Talde berria da, denboraldi honetan sortutakoa, eta finalera heldu da. Gainera, liga hasi aurretik San Migel jaietan Larrañako zelaian jokatzen den zazpiko futbol txapelketa irabazi zuen irailean, eta beteranoen liga erregularrean talde onena izan da.

Bestalde, maiatzaren 11n talde bakoitzeko ordezkari bat batzarrera, 19:00etan, joatea eskatu dute batzordeko kideek, fidantza hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak