Europako Poliziak duela aste batzuk esan zuen 10.000 ume errefuxiatu inguru desagertu direla Europara heldu ostean. Datu hori ere aipatuko dute adingabeen trafikoaren inguruan egingo duten jardunaldi honetan.
“Child Trafficking: the Challenges for Europe. Rescuing children from human trafficking, capacity building and protecting the rights of victims”, da jardunaldiaren izenburua eta koordinatzaileak izango dira John Winterdyk (Mount Royal University, Calgary, Canada) eta Jackie Jones (University of West England, Bristol, England).
Gaian adituak diren hemeretzi adituk parte hartuko dute jardunaldi honetan; Kanadako, Espainiako, Frantziako, Italiako, Herbeheretako, Poloniako eta Erresuma Batuko abokatu, legegile eta akademikoak etorriko dira Oñatira.