Josean Larrañaga parrokoak baieztatu duen moduan herriko 66 gaztetxok egingo dute aurten lehen jaunartzea eta hiru meza egingo dira: maiatzaren 1ean eta 8an, 12:00etan, eta maiatzaren 7an, 18:00etan. "Zapatuko meza hori izaten da lehen jaunartzea beste modu batera, modu hain formalean egin gura ez dutenendako. Eurek eskatuz gero, urtero eskaintzen diegu aukera", azaldu du Larrañagak.
Gaineratu du, eguaztenean, hilak 27, lehen jaunartzea egingo dutenen gurasoekin bilera egingo dutela. Bilera izango da 18:00etan, San Migel parrokian.