Herrikoak ziren parte hartu zuten hamar txirrindulariak. Mikel Lizarraldek eta Xabi Barrenak jokatu zuten finala eta Lizarralde izan zen garaile. Aipatzekoa da baina, Barrenak lortu zuela txapelketako abiadurarik azkarrena: 92 kilometro orduko. "Aurreko edizioetan baino parte hartzaile gutxiago izan zen atzokoan, baina giroari dagokionez, urtero moduan, sekulakoa. Gaztelekua bete egin zen. Eskertzekoa da herritarrek kantoikriti ematen dion laguntasuna", azaldu du Antton Zubiak, Kantoikrit taldeko kideak.