"Arrakasta itzela izan du Ekuadorreko produktuekin prestatu dugun azoka txikiak. Prestatutako jaki ia guztiak di-da baten saldu ditugu. Bihar, domekan zozkatuko dugun otarrerako txartelak ere asko saldu ditugu. Eskertzekoa da herritarren eta Baita Udalaren partetik ere jasotako erantzuna. Dagoeneko 2000 eurotik gora lortu ditugu. Hala ere, jendeari gogorazi gura diot luzaroan beharko dutela han gure laguntza, eta ez dadila, bada, gure laguntza hasierako egunetara mugatu", azaldu du Ibis Rodriguezek, Acesma elkarteko kideak.
Gaurko azokaz gainera, bihar goizean elkartasun futbol partidua egingo dute Larrañan. Hala ere, lagundu gura duenak aurrerantzean ere izango du aukera, Acesma elkartekoekin harremanetan jarrita edo Santander banketxean zabaldu duten kontuan dirua sartuta.