Edurne Galartza eta Regino Biain omendu ditu Oñatiko EAJ-k

Xabi Gorostidi 2016ko api. 23a, 13:55

Biharko Intxortako Erresistentzia Egunaren harira, Edurne Galartzari eta Regino Biaini omenaldia egin zieten atzo Oñatiko Batzokian. Ekitaldia xumea izan zen eta GBBko lehendakari Joseba Egibar bertan egon zen. Omenduen "konpromisoa eta eredugarritasuna" nabarmendu zituen Egibarrek. Ondoren, protagonisten argazki sorta bat erakutsi zuten eta luntx batekin eman zioten amaiera ekitaldiari.

Regino Bianek iazko Intxortako Erresistentzia egunean jaso zuen omenaldia, eta Edurne Galartzak bihar jasoko du beste 39 emakumerekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak