Bi helburu ditu azoka honek: batetik, elkarteko sail ezberdinen arteko elkarlana sustatzea eta, bestetik, elkartearen behar ekonomikoetarako finantziazio iturri izatea.
Aurten hamargarren edizioa izanik, ekintza bereziren bat egiteko asmoa azaldu du kirol elkarteak, baina oraindik ez dute ezer zehaztu. Azaldu dute datozen asteetan erabakiko dutela zer egin eta emango dutela horren berri.