Bilera hauek mokadutxo bat hartuaz egingo dira, eta herritar guztiei zuzenduta daude. Guztira bost egingo dituzte, datorren astean hasi eta maiatzaren 4ra bitartean. Izango dira: apirilaren 26an eta 27an, 19:00etatik 20:00etara; apirilaren 30ean, 11:00etatik 12:00etara; maiatzaren 3an eta 4an, 19:00etatik 20:00etara.
Bilera guztiak Sarek Eltzian duen egoitzan izango dira eta aurretik eurekin harremanetan jarri eta hartutako aukeraren berri emateko, helbide honetara bidali behar da mezua: sareonati@gmail.com.
Oñatiko Sare herri mugimendua indartzeko bideak ere landuko dituzte bileretan.