Sexuaz normaltasunez aritzeko dator Kilibero

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko api. 21a, 14:14
Ume batzuk sexuari buruzko liburu bat eskuartean dutela (Argazkia: Getty images)

8 eta 15 urte bitarteko gaztetxo eta nerabeei zuzendutako ekimena da. Joan den urtean izandako arrakasta ikusita antolatu dute bigarrenez Oñatiko gaztelekuan.

Bigarren urtez antolatu dute Kilibero ekimena Oñatin, gaztetxoei zuzenduta. Gaztelekuan burutuko da aurtengo programa ere, eta 8 eta 15 urte bitarteko gaztetxo eta nerabeendako da. 

Konfiantzan

Ekimen honen helburua da gazteek naturaltasun osoz hitz egitea sexualitatearen gainean. "Joan den urteko ekimenak harrera oso ona izan zuen eta aurten ere egitea pentsatu dugu. Sexualitatearen gaia konfiantzazko espazio batean berba egitea eta gaztetxo eta nerabeekin normaltasunez jokatzea da helburua", dio Julen Korkostegik, gaztelekuko hezitzaileetako bat.

Aste honetan gaztelekua sexuaren gaineko argazkiekin apaindu dute. "Argazki horiek aitzakia izango dira eztabaidak sortzeko, iritziak entzuteko, galderak egiteko... Zakila eta alua baino gehiago da sexua eta hori landu gura dugu. Liburuak eta mahai jolasak ere prest ditugu, konfiantza giroan jolastuz hitz egiteko gaia buruz", dio Korkostegik. Horrez gain, bihar, egubakoitza, adibidez, gaztetxo eta nerabeen galderak eta zalantzak argitzeko saioa egingo dute Desirak enpresako aholkulariekin. Bideo emanaldi bat ere egingo dute. "Berez bizpahiru aste iraungo ditu ekimen honek eta gaiak adinen araberako tratamendua izango dute, baina gazteek eskatuz gero, luzatu daiteke", aurreratu du hezitzaile gazteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak