Altuna enpresako bi arduradun zigortu dituzte lan istripu baten harira

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko api. 21a, 14:12

Urte eta erdiko kartzela zigorra jaso dute 2012ko urtarrilean enpresa horretan izandako lan istripu baten harira. Zuhurtziagabetasun astunak eragindako homizidio delituagatik eta langilearen eskubideen kontra egiteagatik izan dira zigortuak

Zubillaga auzoan dagoen Altuna Hermanos enpresako bi arduradunek urte eta erdiko kartzela zigorra jaso dute 2012ko urtarrilean enpresa horretan izandako lan istripu baten harira. Zuhurtziagabetasun astunak eragindako homizidio delituagatik eta langilearen eskubideen kontra egiteagatik izan dira zigortuak. Kartzelara joan ordez, epaileak diruz zigortu ditu Altuna enpresako produkzio zuzendaria eta tailer arduraduna; 5.040 euroko isuna bakoitzari.

Gertaerak 2012ko urtarrilaren 9an izan ziren. Esmeril harri bat askatu eta kolpeak jasan zituen buruan eta gorputzean Antonio Giraldok, 58 urteko oñatiarrak. Ospitalean bost egun egon ostean hil zen.
Sententziak jasotzen du makina horren abiadura gailua izorratuta zegoela eta fabrikatzaileek baimendutako abiadura baino 1,83 handiagoan hasi zela martxan. Sententziak gehitzen du matenu lanak ez zirelako ondo egiten gertatu zela hori.

Epaiaren arabera, bi langile horiek debekatuta izango dute, hiru urtez, lanbide horretan aritzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak