Juan Carlos Irizarrek Oñatin hasiko du bere bigarren bira solidarioa

Josu Bilbao 2016ko apirilaren 20a

Juan Carlos Irizar

Kontzertua Santa Ana antzokian izango da, domekan, 19:30ean, eta Ganbara Txikiren kolaborazioa ere izango du. Bigarren urtez, kontzertuak eskainiko ditu oñatiarrak Euskaditik zehar, osasun mentalari loturiko Liberiako proiektu baten alde.

Juan Carlos Irizar musikariak domekan ekingo dio, Oñatin, osasun mentalari loturiko proiektu baten aldeko (We Are Like You) bere bigarren birari. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herritan emanaldiak eskainiko ditu Irizarrek 2015ean egin zuen bezala. Oraindik datak konfirmatzeke daude.

Sarrerak 5 eurotan salduko dira (prezio sinbolikoa), eta lagundu nahi dutenek, dohaintzen bidez, Laboral Kutxako kontu honen bidez egin dezakete:  ES51 3035 0001 56 00 10129618.Kontzertuaz gain, Markel Irizar txirrindulariari omenaldia egingo zaio, eta Aita Menni ospitaleko pazienteek eginiko produktuekin azoka solidarioa ere egongo da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak