Fenologia saioa Pello Zabalaren eskutik apirilaren 30ean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko api. 19a, 16:12
Pello Zabala.

Arantzazuko Parketxeak antolatuta, hirugarren aldiz  egingo da fenologia saio berezi hau. Saioak eguraldiaren faktoreen eta izaki bizidunen arteko erlazio estua uztartuko ditu.

Aurreko urteetako arrakasta ikusita, beste urte batez Gipuzkoako Parketxe Sareak fenologia saioa prestatu du Arantzazu Parketxean datorren apirilaren 30ean, larunbata. Fenologiaren bidez klimak eta urtaro aldaketek bizidunengan duten eragina aztertzen da.

Egitaraua:

Goizeko 10:30etan egingo da elkarretaratzea Aizkorri-Aratz Parke Naturalak Arantzazun duen Parketxeko harrera lekuan, eta bertatik emango zaio hasiera ekitaldiari. Bisitariek, Pello Zabala gidari nagusi dutela, Fenologia gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Larunbat goiza aprobetxatzeko asmoarekin, bi ordu eta erdi iraungo ditu saioak.

Salneurria: 5€ helduak y 3€ haurrak (6-12 urte)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak