Aurtengo Liburuaren eguna dela-eta Oñatiko Turismo bulegoak antolatu du hitzaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoarekin eta Oñatiko Udal Liburutegiarekin elkarlanean.
Michael Barkham Huxley, Selma Huxley-ren semea, Kanadan jaio zen 1959.urtean. Cambridge-ko unibertsitatean dokoratu zen Geografian eta bere ikerlana Euskal Herriko XVI eta XVII.mendeko itsas historia aztertzen landu zuen. Bere espezialidadeak Euskal Herriko eta Kanadako XVI eta XVII. mendetako itsas historiaz gain, euskal baleazale eta bakailaozaleen presentzia "Terra Nova"-n dira hurrenez hurren. Hitzaldia egubakoitzean izango da, apirilak 22, 19:00etan, Sancti Spiritus Unibertsitateko areto nagusian.
Plaza mugatuak
Zapatuan, bestalde, bisita gidatu berezia egingo dute protokoloen artxibora. Euskal literaturaren eta historiaren itsasoa izango da bisita horren ardatza, gaia. Ramon Martin, artxiboetako arduraduna eta Jose Antonio Azpiazu, historialari eta antropologoa izango dira unibertsitate honek gordetzen duen altxor berezi honen xehetasunak argituko dituztenak.
Sancti Spiritus Unibertsitateak bere baitan Euskal literaturaren eta historiaren itsasoa bezela izendatu den artxibogunea du. Beste dokumentuen artean, unibertsitate zaharraren artxibo-funtsak eta liburutegia edo XVI.mendetik 1915. urte arteko funts notarialak aurkitzen dira bertan. informazio iturri garrantzitsua da antropologo, historialari edo idazleentzako, Selma Huxley aipatu daiteke artxibo hauetan eginiko lan garrantzitsuagatik edo Jose Antonio Azpiazu bera.
Bisita 11:00etan abiatuko da Turismo bulegotik eta plazak mugatuak dira. Izena Turismo bulegoan eman behar da: 943 78 34 53.