Arrazoi ezberdinak tarteko erabaki du Antxintxiketan Kirol Elkarteak Corpus bezperako nazioarteko lasterketa ez antolatzea. "Hiru lasterketa antolatzeak taldearentzat suposatzen duen lan kargaz gain, baliabide ekonomikoak ere oztopo dira aurtengoan lasterketa aurrera ateratzeko. Horrela, taldearen nahia herrian horren harrera ona duen lasterketa aurrera ateratzea denez, egoera aztertu, babesle berriak aurkitu eta konponbidea aurkitzen saiatuko da etorkizuneko ekitaldiei begira. Bide batez ere, Udalak oztopoen aurrean erakutsi duen jarrera txalotu nahiko genuke", adierazi du Antxintxiketan Kirol Elkarteak bidali duen prentsa oharrean.
Honekin batera, erabaki honek beste elkarteak antolatzen dituen beste bi lasterketetan ez duela eraginik izango ere argitu du Oñatiko taldeak: Arrasate Oñati urriaren 8an izango da eta San Silbestrekoa abenduaren 31n. Torreauzoko lasterketaren antolakuntza lanak Abixaran taldeak egingo ditu aurten.