Basque Culinary Centerrek, Ikastolen Elkarteak eta Eroskik 'Sukaldatu' proiektuari bultzatu dute 2015/2016 ikasturtean, eta aste honetan, Oñatiko Txantxiku Ikastolan jorratuko dute programa. Proiektuaren helburua familiarteko sukaldaritza sustatzea da, elikadura osasungarria bultzatzeko bide egokia delakoan. Asmo hori erdiesteko, 10 eta 14 urteko neska-mutikoek taldeka ikasiko dute sukaldatzen, astebetez, euren ikastetxeetan bertan. Sukaldaritzan murgiltzea da asmoa eta, hartara, talde bakoitzak egun batez ahalik eta gehiena ikasiko du sukaldaritzari buruz: erosketak egiten, urte-sasoiko eta tokiko produktuak ezagutzen, janaria prestatzen eta prozesu osoa hasieratik amaierara barneratzen.