Herriko Futbol Txapelketa denboraldiko azken txanpan sartu da

Eneko Azurmendi 2016ko api. 15a, 10:04

Oso berdinduta dago taldeen maila eta emozio handiko bukaera espero da. Lehia handia egongo da, bai liga txapelketa irabazteko, baita koparengatik borrokatzeko ere. Asteburu honetan hainbat partidu jokatuko dira.

Aurten liga erregular bakarra egin dute, 13 taldez osatutako liga. Lehenengo lau sailkatuek Champions edo liga txapelketako saria lehiatuko dute eta gainontzeko zortzi taldeek kopa jokatuko dute kanporaketa moduan, 13. sailkatua, Hangola taldea, aukera gabe gelditu da eta.

Aurreko astean kopako bi final-laurden jokatu ziren eta Txuskosek eta Dollygan´sek egin zuten aurrera.
Txuskos 0-3 nagusitu zitzaion Kili-kolori eta Dollygan´s ek penaltietan (4-1) kanporatu zuen Shatoken Moura, partidua  bana bukatu ostean.

Asteburu honetan kopako beste bi final-laurden eta ligako bi finalaurreko jokatuko dira: batetik, kopan, Sasquatch-Joxely eta Auschwitz-Bundeswehr. Bestetik, ligan, Zalaparta-Etxaixat eta Kalañatasaray-Albok.

Fase erregularra lehenengo postuan amaitu du Zalapartak, bere lehenengo denboraldian.
Hamabi partidu jokatu dira eta bederatzi garaipen, bi berdinketa eta porrot bakarra erdietsi du talde gazteak.

San Migeletako futbol 7 txapelketan nagusi izan ziren eta orain liga irabaztea dute helburu. Horretarako lehenengo aurkaria Etxaixat taldea izango da, lehen finalerdian.

 

Liga txapelketako finalerdiak: Zalaparta-Etxaixat bihar, zapatua, 13:30ean eta Albok-Kalañatasaray bihar, zapatua, 18:30ean.

Kopa txapelketako bi final-laurdenak: Sasquatch-Joxely bihar, zapatua, 20:00etan eta Auschwitz-Bundeswehr etzi, domekan, 13:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak