Martina eta paperezko basoa antzezlana egongo da Santa Ana aretoan domekan, 17:00etan. Haurrendako antzezlana da. Martina paperezko neskatoa da eta kartoiz egindako etxe batean bizi da. Behin batean, tximeleta baten atzetik zihoala, basoan galdu zen, baina lagun berezi-bereziak aurkitu zituen, eta zirraraz beteriko bidaia egin zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.