Domekan, esaterako, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreak etorriko dira Putinen guardasola antzezlanarekin. Asier Sotak zuzendutako lan honetan, Ray eta Nik izeneko bi musikari dira Agirre eta Tolosa. Lehendakariak euskaldun guztiak batuko dituen ereserki bat egin gura du, eta bilera luze baten ostean erabaki dute lan hori bi musikari horiei enkargatzea. Xentimorik gabe eta Koka Kola eta barea antzezlanetan bezala, honetan ere musika eta umorea eskainiko dute, zuzenean, aktoreek.
Domeka arratsaldean izango da antzezlana, 18:00etan.Sarrerak dagoeneko salgai daude, bost eurotan, Txokolateixian eta Arrano eta Ona tabernetan.
Kontzertuak
Gaur, egubakoitza, eta bihar, berriz, musika zuzenean entzuteko aukera egongo da gaztetxean. Gaur, Hartzak Blues Band eta Flyshit taldeek joko dute. Sarrera hiru euro da. Eta bihar, beste bi talde: Melmak eta Meido.
Egun bietako kontzertuak 22:00etan hasiko dira Antixena gaztetxean.