Udaltzaingoan pilatu dira kalean topatutakoak

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko api. 14a, 18:23
Udaltzaingoan pilatuta dagoena (Argazkia: onati.eus)

Herritarrek ohitura dute kalean topatutako arropak edo objektuak udaltzaingora eramateko eta hantxe daude, pilatuta. Arropak, patineteak, giltzak edo betaurrekoak daude, adibidez, jasotako gauzen artean. Astelehena aurretik jaso behar dira.

Galdutako arropa eta objektu horiek udaltzainen bulegoan daude ikusgai eta han egongo dira apirilaren 18ra arte, astelehena arte. Behin egun hori pasata, jaberik ez duten arropak Hermansoloña edo Remar elkarteei emango dizkiete. Betaurrekoen kasuan herriko optiketara eramaten dira Saharara bidali daitezen eta telefono mugikorrak enpresa espezializatu batera bidaltzen dira deuseztatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak