Bi pertsonen arteko arrabol gaineko bizikleta norgehiagoka da Gold Sprint txapelketa. Bertan, 500 metroko distantzia ahalik eta denbora gutxienean osatu behar izaten dute parte-hartzaileek.
1.FASEA: Parte-hartzaile bakoitzak 500 metroko esprintean egindako denborak bilduko dira eta sailkapen orokor bat egingo da. Sailkapen horretako lehen sailkatuak (10, 15, 20… parte-hartzaile kopuruaren arabera) 2. fasera pasako dira.
2. FASEA: Sailkatutakoak kanporaketa batean sartuko dira, era aleatorio baten antolaturiko buruz buruko kanporaketak eginez. Era honetan, finalera iristen diren bi parte-hartzaileek 1000 metroko finala jokatu beharko dute elkarren aurka.
Hona hemen, probaren promoa.