Gaztetxoen alderdi artistikoena ikusgai apirilaren 24ra arte kultura etxean

Maider Arregi 2016ko api. 15a, 08:00

Paisaiak, animaliak, natura, lan abstraktuak... askotariko lan koloretsuak batzen dituen erakusketa zabalik dago kultura etxean apirilaren 24ra arte (18:00etatik 20:00etara).

Baina ez dira edonolako lanak, bost eta hamahiru urte arteko gaztetxoek egindakoak dira. Benetan "lan ederrak eta ikusgarriak" direla diote bertatik pasatzen diren herritarrek.
Maira Jimenez bergararra da irakaslea. "Etortzen diren gaztetxoak ondo pasatzera datoz pintura ikastarora. Pintura zer den ikastera datoz; baina, euren alderdi artistikoa garatzera eta artea barrutik kanpora ateratzera ere badatoz", kontatu du Jimenezek. Eta alderdi artistiko hori pixkanaka badoala azaleratzen gaineratu du: "Teknika ezberdinak landu eta ikasten ditugu; modu horretan pixkanaka gaztetxoek alde artistikoa kanporatzen dute". Marrazketa asko lantzen dutela ere azaldu du; eta gero, marrazketa lan hori egindako koadroetan islatzen dutela.


Erakusketa, gazteak saritzeko
Bi urte daramatza Jimenezek Oñatinirakasle gisa: "Oso pozik nago. Hasiera batean lanak etxera eramateko egiten dituzte. Baina, emaitza ikusita, erakusketa egitea merezi duela uste genuen. Eurendako saria dela nabarmendu du. "Oso pozik daude eta euren autoestimuan eragin positiboa dauka. Izan ere, egindako lanaren emaitza modu horretan erakustea saritzat hartzen dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak