Txirrindulari bat harrapatu du autobus batek Elorregin eta larri zauritu da

Goiena 2016ko apirilaren 12a

Elorregiko biribilgunean, Oñatirako bidean, gertatu da harrapaketa, 17:00ak inguruan. Herrizaingo Sailaren arabera, 35 urteko gizonezkoa da; Mikel Guisado oñatiarra. Ziklista ibilgailuaren azpian geratu da harrapatuta eta berehala joan dira bertara suhiltzaileak eta anbulantzia. Bular aldean kolpe gogorra jaso du txirrindulariak —birika zulatu zaio— eta konortea erdi galdu du une batez. "Larri" eroan dute Gasteizko Santiago ospitalera. Odol putzua agerikoa zen tokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak