Bihar hasiko dira 'elikadura burujabetza' jardunaldiak

Josu Bilbao 2016ko apirilaren 11

Ortuzabalak antolaturiko ekitaldi guztiak Oñatiko kultura etxean izango dira.

- Apirilaren 12an, 19:00etan: 'Elikadura Burujabetza' hitzaldia, Paul Nicholsonen eskutik (EHNE, Via Campesina).

- Apirilaren 15ean, 18:30ean: 'Elikadura Burujabetza eta Ekonomia Feminista: elkar elikatzea' hitzaldi-tailerra, Esti Redondoren eskutik (EHNE, Etxalde).

- Apirilaren 19an, 19:00etan: 'Bide Berriak' dokumentala eta solasaldia, Mirene Zufiaurreren eskutik (BiziLur).

- Apirilaren 22an, 19:00etan: 'Proiektu agroekologikoak: ideien lurreratzea' hitzaldia, Aintzira Oñederra (Basherri Sarea) eta Mirene Begiristainen eskutik( EHU, Uztaro).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak