Lehen zatian berdintasuna izan da nagusi Azkoagain futbol zelaian, eta ez da aukera garbirik egon ez ate batean, ez bestean. Hala ere, 40. minutuan Asier Ugartek area barruan jabetzarik ez zuen baloi bat hartu du eta partiduko lehen gola lortu du. Horrela iritsi dira atsedenaldira (1-0).
Bigarren zatian oñatiarrak izan dira nagusi zelaian, eta nagusitasun horren ondorioz, Endika Ruizen eta Asier Ugarteren golak iritsi dira. Oñatiarrek gol gehiago lortzeko aukerak izan badituzte ere, 3 eta 0-koarekin amaitu da norgehiagoka. Merezitako garaipena Igor Serranoren mutilek lortu dutena. Datorren asteburuan Touring taldearen aurka jokatuko dute Aloña Mendiko jokalariek, etxetik kanpo.